Hasiera

  • Tradizioa, historia eta gastronomia

    MONTXO ERRETEGIA

Berriz goaz irekitzera Montxo Erretegia

ETA ETXEKOEK GAINERA

Sukaldeko tresnen zarataz inguratuta hazi gara, asteburuetan eguerdietako poteoaren zarata artean, baratzeko produktuen zapore biziarekin, tabernako barran elkartzen den jendearen barre algara artean, eta brasa eta saiheski erre berriaren usainarekin.

Bizitzak dituen gora-beherak direla eta, jatetxeak jabez aldatu zuen hainbat urtez. Zorionez, atzean geratu dira garai horiek eta, orain, etxekoak itzuli gara.

Ibanek hartu du orain erreleboa, gure aitak duela 25 urte agintea hartu zuenean izan zuen gogo eta ilusio berberarekin. Bere lan egiteko modua eta filosofia inoiz baino biziago dago egun Montxo Erretegian.

Montxorekin

IKASI GENUEN...

KALITATEA EZIN DELA ZALANTZAN JARRI

Lehengaiak funtsezkoak dira plater on bat eskaintzeko.


KANTITATEAK ERE BADUELA BERE GARRANTZIA

Jatetxean zerbitzatzen ditugun anoak iparraldean jaten dugunaren neurrikoak dira.


FAMILIA-TRATUA GURE DNA-N DATORRELA

Gure zerbitzuan jartzen dugun konfiantza da gure plateren gehigarri nagusia.


Baina, gainera

SU GELDOAN SUKALDATZEA BALORATZEN

Zuk ere baloratzen dituzula jakinik, Montxo Erretegian zuk zeuk ikus dezakezu nola erretzen dugun haragia mahaian zain zaudela.

Jatetxea ikusi nahi dut

Ezagutu itzazu etxeko pintxoak

BERTAKO PRODUKTUEKIN EGINAK

Gu arduratuko gara bertako produktuekin egindako askotariko etxeko pintxoak zure esku jartzeaz. Zuk ekarri barreak eta giro atseginean gozatzeko gogoa.

Gozatu kuadrillarekin poteoaz gure tabernan, gure pintxoak, ogitartekoak eta anoak dastatzen dituzun bitartean.

Hori guztia ardo on batekin, garagardo hotz batekin, sagardo fresko batekin, edo une horretan nahi duzunarekin.

Ba al zatoz

GURE GASTRONOMIAZ GOZATZERA?

Erabaki noiz nahiago duzun etorri gure platerak probatzera eta egin mahaiaren erreserba gure jatetxean

Quiero reservar una mesa