Gure historia

3 belaunaldi

TRADIZIOARI ERROTUTA

HASIERAK

Montxok bere aitaren erreleboa hartu zuen, zeinak egun Montxo Jatetxea dagoen tokian taberna eta estankoa ireki zituen. 25 urte baino gehiago igaro dira jada.

Haren seme-alabek, Arantxa eta Iban, aitak Urdazubiko herritarren eta ingurukoen adeitasuna eta konfiantza irabazten zihoala ikusten hazi ziren, gehienak Frantziatik bisitan zetozenak.

Montxo jatetxea gero eta ezagunagoa joan zen egiten, lan gogorrari eta eskaintzen zituzten plateren kalitate gorenari esker. Baina baita poteo orduan eskaintzen zituen askotariko pintxoen zapore bereziarengatik ere. 

Orain, Ibanek, seme gazteenak hartu du aitaren erreleboa. 

Etxekoak

GELDITZEKO ETORRI DIRA

Urte batzuez jatetxea beste jabe batzuen esku egon ondoren, Montxo Jatetxea aitak zuzentzen zuenean bezala itzultzeko garaia iritsi zaio herriari. Ibanek ilusio handiz eta izan zezakeen irakaslerik onena, bere aita, izan duela jakiteak ematen duen segurtasunarekin ekingo dio erronkari. 

Zure zain gaude

BETIKO LEKUAN ETA BETIKO BEZALA

Frantziarekin mugan kokatua, Dantxarinean, Baztan Bailararen beste aldean, historiaz eta tradizioz betetako tokia da. Zure bidean atseden hartzeko gune hobezina.

Urdazubi, baso artean eta mendiz inguratuta dagoen jauntxoen udalerria, agertoki bikaina bihurtzen da naturarekin harremanean, gastronomia onez gozatzeko.